Duela gutxi berritutako hotel honek 12 logela ditu. Erdi Aroko kutsua mantentzen dute, lehenengo solairuen harri-hormen indarra goiko soilaruen egurrezko egitura originalarekin konbinatuz, eta azken solairuko kristalezko perimetroak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriekin amaituz.
Hotelak terrazako zerbitzuekin gozatzeko aukera ematen du. Natura bete-betean dago, eta haranaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, Aizkorriko magaletik Udalaitz mendiraino eta monumentuen herrigunea hortxe daukagula.
Hoteleko egonaldiekin, bazkariekin eta afariekin gozatzeko aukera ezin hobea, erosotasun guztiekin:
- Enpresentzako lan-aretoa, guztiz hornituta.
- Terraza eta lorategi pribatua hotelean ostatatuta daudenentzat.
- Logela handiak eta erosoak, sofa-ohe osagarriarekin aukeran familien kasuan. Batzuk komunikatuta daude.
- Buffet gosaria, honakoak barne hartuta: moldeko ogi-tostadak eta artisau-ogiak, gurina, oliba-olio birjina estra, marrubi- eta mertxika-marmelada, jogurtak, zerealak, gazta urdaiazpikoarekin, sasoiko fruta, opilak, laranja-zukua, ura, kafea eta belar-urak.
Eta, amaitzeko, kartako aukera zaindua, eguneko menuak eta taldeentzako menu itxiak eskaintzen dituen jatetxea dauka, dekorazio atsegin eta dotorearekin
Registro de Empresas Turísticas: HSS00746
Torre Zumeltzegi, 11-20560 - Oñati (Gipuzkoa)
Telefonoa: [+34] 943 540 000
diseinua eta web programazioa