Jatetxea

Kanpoko janlekua beiratez hornituta dago, eta haranera ematen duten ikuspegi zabalak ditu. 45 bat pertsonentzako edukierarekin, ezin parekatuzko ingurune batean gastronomiarekin gozatzeko toki perfektua da.

Jatetxeak barneko jantokia ere badauka dorrean bertan, 20 pertsonentzako edukierarekin. Ezin hobea familia-bazkarietarako eta bazkari pribatuetarako.

Estiloa

Sukaldaritza tradizionala da, ukitu modernoekin. Tokiko produktu naturalak darabiltza, eta  horietako batzuk dorrean bertan ekoizten dira. Menu zainduetan esperientzia handia daukan Sylvain Pernet sukaldari frantsesak sorturikoa.

Zumeltzegi Dorrea menuak

Dorrea menua

Eguneko menua, egunero aldatzen dena. Hasierakoa, bigarren platera eta azkenburukoa barne hartzen ditu (4 aukera hautatzeko). Produktu naturalekin eta elaboratuekin egin ohi da, tokiko produktuei lehentasuna emanez. Errioxa ardo ondua, ardo gorria, sagardoa edo ura eta kafea barne. Astelehenetik ostegunera zerbitzatzen da, eguerdian zein gauean. Ostiraletan bazkariak ematen dira bakarrik. Menuaren prezioa 19,5 €-koa da, kafea eta BEZ barne.

Zumeltzegi menua

Eguneko menua (asteburuak barne). 2 hasierako, bigarren platera eta azkenburukoa, hautatzeko hainbat aukerarekin. Menu zainduak dira, zapore bereziekin eta kalitatezko lehengaiekin eginak. Kartako plateren platerak konbinatzen dituzte. Errioxa ardo ondua, ardo gorria, sagardoa edo ura eta kafea barne. Menua asteko egun guztietan har daiteke, eguerdian zein gauean. Menuaren prezioa 30 €-koa da, kafea eta BEZ barne.

Gebara menua

3 hasierako, bigarren platera eta azkenburukoa, hautatzeko hainbat aukerarekin. Menu zainduak dira, zapore bereziekin eta kalitatezko lehengaiekin eginak. Kartako platerak konbinatzen dituzte. Errioxa ardo ondua, ardo gorria, sagardoa edo ura eta kafea barne. Menuaren prezioa 39 €-koa da, kafea eta BEZ barne.

Konde menua

Menu irekia da: kartako 3 plater aukera daitezke. Edariek barne hartzen dute Errioxa ardo ondua, ardo gorria, sagardoa edo ura eta kafea. Menuaren prezioa 42 €-koa da, kafea eta BEZ barne.

Karta

Gure menu zainduen oinarria da, zapore bizikoak eta kalitate handiko lehengaiekin eginak denak. Egunero zerbitzatzen da, astelehenetik igandera. Prezioa 35 € eta 45 € bitartekoa da batez beste.

Hotel Torre Zumeltzegi

Registro de Empresas Turísticas: HSS00746

Torre Zumeltzegi, 11-20560 - Oñati (Gipuzkoa)

Telefonoa: [+34] 943 540 000

diseinua eta web programazioa diseinua eta web programazioa